XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

PEDRIO BERRUGUETE (1440-1504).

Autorretratua.

Hau ere Italia-n egona, han ezagutu zituen Pizkundeko joerak.

Hango moldeak beretu arren, Gaztela-ko neurritasunari berean eutsi zion: gartxua, arkaizantea, beti ere pertsonaien espresibitatea arretaz zaintzen du.

Lehenik, hango artistak Penintsulara etorri zirelako, eta gero espainolek, han ikasita lanegin zutelako.

Adibiderik onena Alonso Berruguete (1488-1561) da, Michelangelo-ren ikasle izana, eta beronek bezala gorputzen mugimenduari garrantzirik handiena emango ziona.

Honen aurretik eta ondoren ez zen pizkundetar eskultore handirik falta izan (Forment, Ordóñez, Siloé, Juní...).

Obra ugaria aberatsa utzi zuten, Katalunia-n, Andaluzia-n, Gaztela-n.

Arkitekturaren alorrean, Espainian kanpoko eraginak jaso ondoren berarizko estiloa sortuko da, platereskoa, dena apaingarri dekoratiboz jantzia.

Baina Errege Katolikoen garaitik Felipe II. aganaino aldakuntza handia jasan zuen arkitektura horrek, Escorialari amaiera eman zitzaion arte (1584).

Estilo gartxu hau herreratarra deitu izan da, Juan de Herrera-k (1530-1597) eman bait zuen eredua.

d) Frantzia.

Bere hurbiltasun geografikoari esker, Frantziak eragin errenazentista, Herbehereetatik eta Italia-tik.

Hala ere, ez zen halakorik berehala gertatu, Monarkia boteretsuak eta nobleziak gaztelu erdiarotarretan gehiago pentsatzen bait zuten, jauregi italiarretan baino.

Arkitekturan, batez ere, egitura gotikoak izan ziren nagusi, XVI. mendea ondotxo aurreratu zen arte.

Frantzisko I.a ez zen Blois-etik Parisera aldatu 1528rarte.

LUIS DE MORALES (1509-1586) .

Pizkundearen azken aldikoa da.

El Divino Morales esan ohi zitzaion.

Ama Birjinak pintatu zituen bereziki.

Hemengo hau Orreaga-koa da (Nafarroa).

Itxura guztiz, Leonardo-ren teknikak ongi ezagutu zituen.